Ustela
- Autorea(k): Itoiz
Nire lagun xelebrena
nire mailu urdina
farretan irabazle
usteltzen ari da da da
inpotentzia aurrean
lege onena izandakoa…
ez dut sinisten legeaz
lege-gizon mailu gabe naiz ni
Usteldu bahaiz zer egingo didate
mailu behar zaitut… ez usteldu
Ez pentsa izarrak edo metaforak
kolpatzea nahi dudana
ezta ere poemak egin
gaizki joatenzaidanean
mahiak, kristalak… apurtzea baizik
defentsa onena zara
legeen gorilen aurrean.
Usteldu bahaiz zer egingo didate
mailu behar zaitut… ez usteldu