Udazkena
- Autorea(k): Iker Lauroba
Hitzak: Izaro Andres
Musika: Iker Lauroba
Ahotsa: Izaro Andres
Biolina, biola eta sokazko
moldaketa: Xabier Zeberio
Flauta: Irati Bilbao
Gitarrak, lap-steela, baxua
eta ahotsa: Iker Lauroba
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Dena lo dago
esnatzear baino lo
Gaur ere berandu helduko dira,
baina egon lasai helduko da ordua.
Orain egizu lo.
Lau muxu zuri utzi dizkizut jantzi
ditzazun
argi izpi guztiak itzaltzerako,
udazkena hasteko
Astiro-astiro
basoa dantzan dator
hasi da jasotzen haizea lurretik.
Hostoak dantzan noiz aireatuko,
noiz hegan egingo.
Bi bihotz zati utzi dizkizut ditzazun,
hosto hil guztiak erortzerako,
udazkena eusteko.
Ta ni lo nago
esnatzear baina lo.
Zuhaitzak biluzten ari diren honetan.
Dena lasai dago, heldu da ordua
ni neu biluzteko.
Sei aurpegi zati hartu dizkizut nik
gordetzeko,
beroa den guztia izozterako, ez bainaiz
itzuliko.
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music