Txirriren oroimenez
- Autorea(k): Azpeitiako lagunak
http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
1 Aita Santua elizan
Erreala Anoetan
usoa hegan egiten
o Pernando Amezketan
Txirri genuen ezaguna
Azpeiti inguru honetan
ez dakit nola adierazi
nor zen Txirri bi hitzetan
2 gizon puska dezentea
Apetitu onekoa
begirada txorrotxa ta
sudurra zuen txatoa
kopeta aldetik soiltzen
hasita pixkat kaskoa
gorputz guztian ugari
zikatriz ta arrastoa
3 edozein ordutan pronto
mutilla parrandarako
lagunak biltzen artista
hemengo izan edo hango
zahar gazte mutil o neska
berdintsu berarentzako
beiƱere ez nion ikusi
presarikan etxerako
4 Mexikon Argentinan ta
Vietnamen ere turista
Marruekosen ibilia
zen gure kontrabandista
Korzegan motxileroa
Errusian alpinista
Kolombian inspektore
Kuban berriz masajista
5 bi mila ta amabosteko
abuztuan azkenian
eguzkia illundu zan
arratsearen erdian
itzulerarik gabeko
azken bidai luzian
nork daki gero zer dagon
egongo gera agian.
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Nere Herria (Mocedades)
Oi Pello Pello (Mocedades)
Lanbrora (Itoiz)