Sautrela

Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara.

O Euskara lauda ezak Garaziko herria,
zeren handik hartu baituk behar huen grazia.
Lehenago hi baihintzen hizkuntzarik azkena,
orain berriz izango haiz guztietan lehena.

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa! (bis)
Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara.

Euskaldunak edonondik preziatu ziraden,
baina haien mintzaeraz denak ziren burlatzen,
inongo liburuetan eskribitzen ez baitzen;
orain ikasiko dute nola gauza ona zen.

Etai lelori bailelo…

Euskalduna den guztiak burua altza beza,
gorenean ikusiko baitu bere/hizkuntza ederra.
Printze eta jaun guztiek hura eskatzen dute,
paperetan ikusita ikasi behar dute.

Etai lelori bailelo…

Gogo hori konplitu du Garaziko gizonak
eta haren adiskide Bordelen dagoenak.
Lehen inprimatzailea euskararen hura da;
euskaldunak eskerturik aurkitu behar gara.

Etai lelori bailelo…

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top