Lumak astindu
- Autorea(k): Betiko ikastola
Lumak astindu eta
kantari ta bizkor,
aspaldiko txoria
berriz hegan dator.
Betiko ikastolan
neska ta mutiko
euskaldunak gara gu
orain ta betiko.
Ai oi ai, orain ta
betiko orain ta betiko
ai oi ai, euskaldunak
gara gu orain ta
betiko!
Euskal Herria dadin
herri euskalduna
ikastolan oraina
dugu etorkizuna
Euskal nortasuna ta
kultura helburu
ezinak guk eginak
bihurtzen ditugu.
Ai oi ai
bihurtzen ditugu,
bihurtzen ditugu
ai oi ai, ezinak guk
eginak bihurtzen
ditugu.
Euskaraz kanta,
jolas,
hazi ta ikasi
guztiok gura dugu
beti euskaraz bizi.
Ai oi ai,
beti euskaraz,
beti euskaraz bizi
ai oi ai,
guztiok gura dugu
beti euskaraz bizi
ai oi ai,
bihurtzen ditugu,
bihurtzen ditugu
ai oi ai,
ezinak guk eginak
bihurtzen ditugu
ai oi ai,
orain ta betiko
orain ta betiko
ai oi ai,
euskaldunak gara
gu
orain ta betiko
Leioako
Betiko Ikastolak
50 urte!
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Nere Herria (Mocedades)
Oi Pello Pello (Mocedades)
Lanbrora (Itoiz)