Lot gaiten
- Autorea(k): Bordagarai anai-arrebak
Lot gaiten lanari
denok elgarrekin
euskara bizi dadin
badugu zer egin.
Gure hizkuntza
nahi zuten hil
hortan dudarik ez da
eskolan debekatzen zuten
euskaraz mintzatzea.
Lot gaiten lanari
denok elgarrekin
euskara bizi dadin
badugu zer egin.
Sinetsarazi daukute segur
euskarak ez duela
baliorik gure ahoetan
egungo egunean.
Lot gaiten lanari
denok elgarrekin
euskara bizi dadin
badugu zer egin.
Gauza guziak
ezin direla erran
gure mintzairan
hori sartua izan dute
bai gure gogoetan.
Lot gaiten lanari
denok elgarrekin
euskara bizi dadin
badugu zer egin.
Bainan holako
gaitzena ahal da
edozein hizkuntzetan
ideia baten erailteko
hitzak eskas direla.
Lot gaiten lanari
denok elgarrekin
euskara bizi dadin
badugu zer egin.
Eta agian egun batean
euskara izanen da
gure lan guzieri esker
bizi baita gurea.
Lot gaiten lanari
denok elgarrekin
euskararen bizia
gure eskutan da.
Lot gaiten lanari
denok elgarrekin
euskararen bizia
gure ahotan da.