Laguneri
- Autorea(k): Begiz begi
Hitzak eta Musika: Patxi AMULET/ Xabi ETXEBERRI
BEGIZ BEGI
Gure bideetan bada jendea itzalean
Segitzen, gidatzen gaituena
Hutsaz geritzatzen gaituena
Aingeruak bezala, izpirituak bezala
Egun batez denak ezagutu
Egun batez ditugu kurutzatu
Lagun deitzen ditugu
Adixkide anai arreba,
Odolez edo bihotzez
Haiek maite gaituzte
Beti hor izaten dira
Hurbil edo urrun
Kantu hau eskaina zaie
Gaur batzuk urrun dira
Kantu hau ez dute entzuten
Nahiz eta oihu egin
Ez dira sekulan etorriko
Bainan espero badakitela
Zuek bezala gaur
Azken abiatzeaz geroz
Ez ditut ahantziko