Begiratu itsasoa nire begien aurka lehertzen.
Malkoek alderantziz egiten dute bidea,
Atzera iturbururantz.
Hartu nire tristura
Orain zurea ere bada.
Memoria hauskorrenaren hegian
batzen zaizkit
nire zauriak eta orbanak azal bakarrean.