Ez al dakizu

ASPALDI HONETAN EZ DU ASMATZEN
NIRE KRISEILUKO JENIOAK;
OPORRAK HARTU DITU, BESTE BARIK, NITAZ AHAZTU DA.
BEHARBADA OKER ERE EZ ZENBILTZAN
ETSIA JOATEN NINTZAIZUNEAN
KONTSOLAMENDU BILA
HITZ HORIEKIN ERANTZUNEZ:

“EZ AL DAKIZU ORAINDIK MAITEA
GURARIAK LAPURTZEN DIRELA
PATUAREN ALTZOTIK,
DATORREN HORRETATIK,
BILA JOATETIK.
DAGOEN OPARIRIK EDERRENA
EKINAREN BIDEZ LORTZEN DENA
HELBURUAK MAITATUZ,
BIDEAK JORRATUZ,
INDAR EGINEZ.”

ZEIN HAUNDI BIHURTZEN DIREN EGIAK,
OHARKABEKO LIPAR TXIKIAK.
HORMA ILUNA AURREAN,
“KLAK” EGIN ETA HODEIERTZA…
NORABIDE ALDAKETA TXIKIA,
JADA, TXIMELETAK EZ DIRA EULIAK,
ITO ZAITUEN URAK
EZTARRI IDORRA UMELTZEN DU.

NAHIA, IZATEAREN LEHEN URRATSA
AZALDU ZUTEN ESKOLA EGUNEAN
PIPER EGIN NUELA AITORTZEN DIZUT.
MILA ESKER, BERAZ,
GAIA GAINDITZEN LAGUNTZEGATIK.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top