Bixi bixi
- Autorea(k): Trikidantz
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Bixi-bixi
Txokoz txoko ta herriz herri
dantzan jarriz oin ta gerri
Jarraitzaileen hankak dantzari
jartzea denez gure opari
heldu gerritik
gozatu bizitza
eta eman hauspoa
bai bizipozari
Jaiak alaitzen erromeri
adina poz eta erokeri
Ostadar baten koloretan
hainbat begirada loretan
sorginen eran
eta gure magia
honetatik edan
eta egin zazu hegan
Betiko gisara
irri ta algara
prest bazara
zatoz gurekin dantzara
herriko plazara
festarik festara
musikaz bustiko gara
negu nahiz udara
bi oinen dardara
prest bazara zatoz gurekin dantzara
hona eta hara
irri eta algara
trikidantz taldea gara
MUSIKA ; @TRIKIDANTZ TALDEA
Hitzak: @amaia agirre arrastioa
Bideo ekoizpenak: Ekanda.ekoizpenak
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music