Bietmam 1970
- Autorea(k): Imanol Larzabal
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Bietnam 1970
Yanquitarren egunetan,
Bietnamgo herrietan
atzerritarrek nagusitu nahi,
bainan alferrikan.
Loreak ximur dirade.
Hanoik kiskali nahi dabe.
Kapitalismorikan ez dago
gerlarikan gabe
Non dira bake zaleak,
non demokrazia aldeak
kondenatzeko yanquitarraren
bonba ta kalteak.
Armetan dagoz fuerte,
hala ere ezin dute.
Alferrik dabiltz vietnamdar bat
bizirik den arte.
Polizi eta armadak
pentsaturik aski dala,
ezin neurtu izandu dute
Herrien indarra.
Bietnam ez da bakarra
guziok senide gara.
Inperialisten kontrako dana
gure borroka da!