Bidasoa

ARRIGURIk 2023ko San Juan egunean Orkestraren Donostiako egoitzan grabatua

Fernando Velazquez: Orkestra zuzendaria eta moldaketaren egilea

‘Bidasoa’ (“Fantasia” albumetik – Elkar 2022)
Musika: Eñaut Elorrieta
Hitzak: Uxue Alberdi

Eñaut Elorrieta: Kitarra eta ahotsa
Iban Urizar ‘Amorante’: Tronpeta
MARC BLANES: Orkestraren grabaketa
VICTOR SANCHEZ: Amorante eta Eñaut Elorrietaren grabaketa. Elkar estudioa (Donostia)
HARITZ HARREGUY: Nahasketa. Hi gain estudioa (Usurbil)
VICTOR GARCIA: Masterizazioa. Cool V Mastering (Bartzelona)

Kantu honen bitartez lortzen diren irabazi guztiak IRUNGO HARRERA SAREAri bideratuko zaizkio.

BIDASOA

Zer eskatzen zaio paisaia bati?
Zer ahazten du urak? Zer daramaki?
Nola egin gorputz bat zati-zati?
Zenbat hegi ditu Bidasoak?

Muito obrigado, alaikum Salam:
Baztango zainetatik ur beltza edan.
Muga ur xirrixta bat da, ilbeheran.
Nori abesten dio Bidasoak?

Bidasoak, Bidasoak, Bidasoak daki.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Hasiera


https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top