Su hau dena

Su hau dena (Olatz Salvador eta Iholdi Beristain)

Su hau dena
Olatz Salvador eta Iholdi Beristain

Kantua:

Hitzak: Aner Peritz / Aissa Intxausti
Kantua eta Ekoizpena: Olatz Salvador / Jagoba Salvador
Ahotsak: Olatz Salvador / Iholdi Beristain
Grabaketa eta nahasketak: Haritz Harreguy
Masterizazioa: Jon Badiola

Bideoklipa:

Zuzendaria: Iholdi Beristain
Zuzendari laguntzailea: Aitor Zabala
Ekoizpen zuzendaria: Sara Egia
Ekoizpen laguntzaileak:
Maialen Albisu / Aitor Zabala
Argazki zuzendaria: Iñigo Sanz
Kamera operadoreak: Iñigo Sanz / Garikoitz Mancisidor / Zihara Ugarte
Gaffer: Garikoitz Mancisidor
Muntaketa: Iñigo Sanz / Sara Egia
Etalonajea: Garikoitz Mancisidor
Grafismoak: Libe Amas
Arte zuzendaria: Iholdi Beristain
Arte laguntzailea: Maialen Albisu
Makillajea: Izaro Martinez
Esker bereziak: Ezkerraldeko gazte feministak / Sastraka Gaztetxea

Feminismoa lubaki
Baterajotzea, Zaldibar 2025 – 10.31/11.02

[hitzak]
Igande goiz eder bat
familiarekin
Izozkia jaten
Eskaparatean
Erosiko ez duzun
Etxea salgai

Turisten hirian
pintxoak zerbitzatzen
Pisukidea

Baina faltsua da
Paradisu oro

Bake horren
Aurka hemen
Hazten boteretzen
Zerbait badabil
Bidexka bat
Ikusten da
Lubaki honetatik

Hitza kendu genion
bilera hartako
orojakinari

Lurreraren defentsan
Makineriari
Bideak itxi

zutik pixa egiten
ari zirenen kalea
geuk okupatu

gordintasunari
ez zaio muxurik zor

Bake horren
Aurka hemen
Hazten boteretzen
Zerbait badabil
Bidexka bat
Ikusten da
Lubaki honetatik

Zer dago geldi?

Bikoteak, lanak
Sukaldeak, aitak
Alkilerrak, kulpak
Bulegoak, mugak

Betikoa
Noiz arte da beti?

Gurea ez da
Partxe huts bat sisteman
Gurea ez da
Hitz bat gehiago leman

Gurea ez da
Gurea ez da
Gurea da su hau dena

Bake horren
Aurka hemen
Hazten boteretzen
Zerbait badabil
Bidexka bat
Ikusten da
Lubaki honetatik

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top