Arlote basatia (The wild rover)

Arlote basatia (The wild rover) ZUTIK EUSKAL KANTAK

XVI mendeko Irlandar kantu herrikoia euskaratute.

Urteetan alderrai
egin dut bidea
dzanga-dzanga ardoa,
xurrut pattarra.
Halaxe batu dut
zaku-bete urre
Bideari agur
ta edan hil arte!

Tabernara joanda,…
Ei, aspaldiko!
Dirurik enuela
ta fidatzeko,
zuzenesan nion,…
neskatilari;
haren erantzuna:
bider-itzuli hadi!

Zazta! Hamar txanpon,…
atera nik;
horra neska begiak
argiturik:…..
txantxetan esan diat,….
hi mutila
badiat hiretzat,
hamaika botila.

Banoa etxera
gurasoenera
barka nazatela,…
eskatzera;
eta laztanez, hartzen
banaute,
enaiz berriro,
ibilko eskale.

Sekula berriz eskeko…
enauzue ikusiko.
Ahaztu dut bidea,
bide inpernuko!

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top