Noizbait

Noizbait (Bulego)

Isiltasunak non zauden galdetzen dit noiznahi
Zure izena milla aldiz oihukatuz noiznahi
Egutegiko horriak aurpegiratu dit
Zenbat gau pasatu dudan itzarrik
Zu ez zaudenetik

Aska gaitezan,malkoz esan zenidan noizbait
Izango dugu,gure aukera seguru noizbait
Geroztik noraezean barneko ekaitzetan
Arraunean ibiltzen naiz zure mezu baten zain

Billa nazazu izar bako gauetan
Gida nazazu zure itsas ertzera noizbait

Iritsiko naiz
Argiak jarraituz
Iritsiko naiz berriz saiatuz
Noizbait
Itzuliko naiz
Aurkituko zaitut
Begiak itxiz gertu sentituz

Bilatu nazazu argiontziaz
Gidatu nazazu itsaz ertzera

Iritsiko naiz
Argiak jarraituz
Iritsiko naiz berriz saiatuz
Noizbait
Itzuliko naiz
Aurkituko zaitut
Begiak itxiz gertu sentituz

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top