1980 martxoak 26an (Eltzegor)
1980 martxoak 26an
- Autorea(k): Eltzegor
Lehergailuaren hotsak,
ekintza zorrotz arrotzak,
zuen gorputzak xehaturik,
mutuerazi ahotsak.
Nafarroatik Lapurdira,
Baionatik hilerrira, malko dardar,
ezintasuna lurperuntz begira.
Askatasun egarriak,
erreka asegarriak, bat batean,
bihur zaizkigu odol iturriak.
Azkenik amorrazia, gure uzta eragotzia,
belarlandatuko dugu zuen mezuaren hazia.
Atxik azkeneko hatsa zuengan bait garamatza,
zabal dadin zuen eskaintza eta esperantza,
nahiz eta gu preso eman,
herriak hori lor dezan.
Abertzaleek azkeneko hitza
oraino ez dugu erran!!
………………………………………………………………………………….
Eltzegor taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, “Ebihotz”. 1984. urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan, Anje Katarain teknikoaren laguntzaz.
Juantxo Garzia, ahotsa
Joxemari Ostolaza “Xalbardin”, ahotsa
Fernando Unsain, ahotsa
Marco Jossie, ahotsa
Jakes Etxeberria, musika
Benito Zubeldia, musika
Juan Mari Beltran, dultzainak ta klarinetea
J. Markos Juaristi, baxua
Iñaki Peña, akordeoia
Nelly Agirre, biolontxeloa
J.M. Txilibeia, klarinetea
ELTZEGOR musika taldea 1976. urtean sortu zen, ALEGERA taldean aritzen ziren hiru kantari(Juantxo Garcia, Jakes Etxeberria eta Marco Jossie) eta Joxemari Ostolaza “Xalbardin” jauna elkartu zirenean. Ondoren, Fernando Unsain eta Benito Zubeldia batu zitzaizkien. Eltzegor taldeak Euskal Herriko egoera politiko sozialari lotutako abesti ederrak sortu zituen, abertzale ikuspegitik. Baina, diskoak grabatzea ez zen taldearen lehentasun nagusia, adiskidetasunak batzen bait zituen taldekideak, elkarrekin kantatzeko plazerra. 1984. urtean, “Ebihotz”, berelehen diskoa grabatu zuten. Joseba Sarrionandia, Joxemi Zumalabe, Xabardin edota Balere Bakaikoa jaunaren hitzekin. Disko hura harrera ona izan zuen zaletuen artean, baina zentsura arazoak ere ekarri zizkion kantuen hitzak zirela ta.
Geroago, Jakes Etxeberriak eta Benito Zubeldiak taldea utzi zutenean, Pantxoa Albizur jauna sartu. 1987. urtean, Eltzegor “Sasitik sasira” diskoa ekoiztu zuen. Kantata moduko bat zen, Fernando Unsainek sorturiko musikaz eta Xalbardin hitzez. ?Errefuxiatu bat bere etxea utzita beste leku batera doa, Euskadi den baina, beretzako, hain Euskadi ez den leku batera. Han aurkitzen da sistema ezberdin batekin, historia eta balore ezberdinekin?. 1992. urtean, “Herrialde berdean” diskolana kaleratu zuten. Izenburua, “Iharra” eta “Xenki”, bi etakideek, 1970-71. urteetan idatzitako ipuin batetik hartuta dago. Ipuin horretan agertzen den Euskal Herriaren metafora bera erabili zuen Xalbardin jaunak kantuen hitzetan, euskal politika, presoen egoera, estradizioen auzia edota Euskaldunon Egunkaria hizpide, besteak beste. Lan honek aurrekoak ez bezalako planteamendua zuen.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
1973 urtarrilak 13 (Eltzegor)
Agurra (Eltzegor)