Ameslari

Ameslari (Maskak)

AMESLARI

Zuhaitzen artean galdurik
begirada bizi bizirik
Milaka errepide dira
Aitzina noa, pausoz pauso

Izarrek punttuz punttu osatzen
dituzten marrazkiei so
Haiek ez digute erraiten
zer izan behar dugun eta zer ez

Ameslariek argibidea
baizik ez dute erakusten

Sinetsi nahi dut
Ez girela gehiago itoko besteen erranetan
Dena berriz eraikitzea posible dela
Paperezko hegazkinekin egiten genuen bezala

Gure dogmen gustu saminak
itotzen gintuen barnetik
Malkoak irriz irensten
ikasten ginuen bitartean

“Gizonek ez dute nigar egiten”
duintasunaren lema
Oihukatzen ginuen denen
askatasuna lurperatzean

Ameslariek argibidea
baizik ez dute erakusten

Sinetsi nahi dut
Ez girela gehiago itoko besteen erranetan
Dena berriz eraikitzea posible dela
Paperezko hegazkinekin egiten genuen bezala

Sinetsi nahi dut
Ez girela gehiago itoko besteen erranetan
Dena berriz eraikitzea posible dela
Paperezko hegazkinekin egiten genuen bezala

MUSIKA : MASKAK
HITZAK : Haize Albor
GRABAKETA & NAHASKETA : Paxkal Etxepare
MASTERIZAZIOA : Simon Capony
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA ETA KOMUNIKAZIOA : Haitian OLHAGARAY

ZUZENDARITZA : Mario Lezaun
KAMERA LAGUNTZAILEA & GAFFER : Julen Aldama
ARGAZKI ZUZENDARIA & EDIZIOA : Julen Arregi
KOLOREA : Mario Lezaun

LANGILEA : Maïder Jaury
NAGUSIA : Didier Etchart
LAGUNTZAILEA : Ekhi Perrier
ESKER BEREZIAK : Kattin Oronos (SPAR)

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Bi t´erdi (Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili’K, ZETAK)

Scroll to Top