Salda badago

Salda badago (Mirua)

Mirua Erromeria Taldea

Triki: Maixa Lizarribar
Pandero, bieira, eltze eta motrailua: Hekthorfolk
Bajua: Joxe Zeberio
Gitarrak: Jorge Gonzalez
Bateria: Peru Altukaz

Produkzioa: Mattin Zeberio
Estudioa eta teknikaria: Haritz Harreguy
Mixer: Pablo Martin
Master: Pedro Viñuela

Eskerrak: Mikel Amunda, Oso Polita, Maria Sarriugarte

Daonean dale ez daonen bale
entretenitzen gera biok debalde

Frenorik gabe aldapan behera
norabiderik gabeko bela
batzutan negar, bestetan algara
dudan egunaren arabera

Goizero goizero
batzuetan ero ta bestetan bero
onddotan bezela
txarra den lekuan ona ere bada

Daonean dale ez daonen bale
entretenitzen gera biok debalde

Pinpirin jantzi naiz gaurko zitako
Santa Mañako festetarako
motoz iritsi gera lokatzez lepo
ta plazan arimarik ez dago

Ni kontentu nago
Zelatunen bezela salda badago
onddotan bezela
txarra den lekuan ona ere bada

Daonean dale ez daonen bale
entretenitzen gera biok debalde

Bizitza korapilatzen den arren
dena iristen dela sinistu nahi det
behingoz inaguratuko dutela
abiadura haundiko trena

Batzutan txintxo
bestetan ihesi gorriontxu bezela
batzutan bakit
nere baitan kabitzen ez naizela

Daonean dale ez daonen bale
entretenitzen gera biok debalde

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Bi t´erdi (Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili’K, ZETAK)

Scroll to Top