Imajinatu libre

Imajinatu libre (Gure Esku, Gozategi, Alaitz eta Maider Sua Enparantza)

Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=fcq-tIgiGOs

Imajinatu Libre

Imajinatu peña bat Pirinio artean
joaldunak herriz herri Kantauriko partean
Marijaia almadian Zeledon Orhipean
imajina kuadrilla bat herri libre batean

Imajina konpartsa bat Aralarko parkean
Mielotxin eta Mari Kontxan izarpean
piratak libertimenduz kantari gizartean
imajinatu sorgiñak herri libre batean

Eo eo eo gero izango da gero
Gero gero gero dionak bego dio

Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai!
San Fermin eguna txupinazo eguna bai bai bai!
Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai!
Eskubidez bide atera bidera bai bai bai!

Imajinatu herri bat gasna zati batean
burujabe eta aske Europako atean
maskarada erraldoia dantzan giza-katean
imajina gure esku dagola bat-batean

Eo eo eo gero izango da gero
Gero gero gero dionak bego dio

Herri galdeketa ahal dun ahal duk eta bai bai bai!
San fermin eguna txupinazo eguna, bai bai bai!
Erabakiliki buruhandik badaki bai bai bai!
Eskubidez bide atera bidera bai bai!

Bizi gaituen lurra Eskual Herria da
sortzen gaituen hitza mendetan euskara
esku denak bidean elkartzen bagara
libre ginenak berriz libre izango gara

———————————————————–

Ainhoa Gozategi: panderoa.
Alaitz eta Maider: ahotsak.
Sua Enparantza: ahotsa.
Pirata: saxoa, tronpeta, tronboia.
Víctor Sánchez: grabaketa teknikaria.
Asier Erzilla: soinu teknikaria, produkzio musikala eta nahasketak.
Mikel F. Krutzaga: masterizazioa.
Aitor Altzibar: produkzioa.
Unai Olabarri: bateria.
Imanol Goikoetxea: kitarra akustiko eta elektrikoak.
Iñigo Goikoetxea: baxua, txarangoa eta ahotsa.
Asier Gozategi: triki eta ahotsa.
Xabier Sukia: letrak.

Adunako Elkar estudioan grabatua, Arantzazuko Balea Estudioan nahastua eta Amezketako Musikart estudioan masterizatua, 2025eko maiatzean.

Bideoaren grabaketa eta edizioa: ZAP! bideogintza.

Eskerrik asko hau posible egin duzuen guztiei.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top