Betirako agur

Betirako agur (The Lio)

Abesti hau “Itxaropena Kontraesana” diskaren parte da. 2024ko iraila eta urria tartean Iruñako Sound of Sirens estudioetan grabatuta, nahastuta eta masterizatua izan da Julen Urzaizen eskutik.

Bideoklipa Izaro Gallastegi eta Asier Leozek grabatu eta nahastu dute.

Kolerea: Asier Toledo

—————————————

LETRA

Azkeneko agur bat eman nahiean
Orri txuri baten gainean
Hasi nondik ere ez dakit gaurko honetan
Esperantzaren preso nintzen eta
Nire burua gezurtzen
Gutxinaka ikusten joan nintzen iluntasuna

Eta garai berriak ez dakar argirik
Hilerrira zuzen eta ez ihesbiderik
Baina esaidazu nola lurperatu
Aspaldi hilda bazegoen hori
Bihotza eskuan odolez bustirik

HEMEN UTZIKO DITUT
ELKAR PASATUTAKO
MOMENTUEN ERRAUTSAK
HAIZEAREKIN DANTZAN
EA ORAINGOAN BEHINGOZ
ALDE EGITEN DUZUN
NIRE AMETS GUZTIETATIK
ETA NIRE ERRAIETATIK URRUN
BETIRAKO AGUR

Urte luzez joan eta etorri ibili eta gero
Aurkitu dugu helmuga
Bidea zaila bezain polita izan da

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top