Zantiritu

Zantiritu (Ingot)

Rockanrol banda honek badu bereizgarririk: bizkaieraz kantatzen du, konpromisoa dario bazter guztietatik eta emakume bat dauka abeslari eta lider, Itziar Ituño. Basauriko aktore ezaguna taldearen ikur bihurtu da. Badira urte batzuk Ingot taldea sortu zela. 2017an batu ziren bost musikari hauen ibilbideak, rockanrol banda bat eratzeko asmoz. Honela antolatu ziren: Juan Pedro Salvador gitarra-jole, Roberto Figuero baxuan, Joseba Serna baterian, Roberto Awanari teklatuetan eta Itziar Ituño ahotsean. Urtebete geroago, 2018an alegia, lehenengo maketa grabatu eta kontzertuak emateari ekin zioten. Bitxia da baina, harrez gero, Euskal Herrian baino askoz saio gehiago egin dituzte Euskal Herritik kanpo, esaterako, Italian, Brasilen edo Perun. Itziar Ituño letragilea ere bada; hortaz, ikuspegi feminista taldearen DNAn dago. Izan ere, banda konprometitua da Ingot, Euskal Herriarekin, feminismoarekin, ekologiarekin eta indigenismoarekin, besteak beste. Mediterraneoko uretan errefuxiatuei laguntzen diharduen Aita Mari ontziaren alde, esaterako, abesti bat osatu zuten 2020an.

Emari, Amari, Mari
Sendatzeko jaioa ni
Jaiotzetan laguntzaileok
Mundu osoko sorginok

Sortzeko jaioak
Osatuz, bedarrez
Gorputz eta gogoa
Antzineko jakinduria
Galtzea, galtzea

Osatzeko boterea
Isildua izan zan, isildua!
Ahizta neureak
Ahizta neureak!

Askatu gaitasuna, dohaiak
Mendi garaietatik
Bota zeuen biraoak
Lau haizetara
Lau haizetara!
Jausi dagiela okerra
Altza dagiela bizindarra!
Zantiritu, zana artez, zana bere lekure!
Zantiritu, zana urrutu, zana bere lekuen sartu!

Amak, amamak, ahiztak, alabak!
Surten erreak izan zintzienak
Zeuen ondorengoak hamen gauz ondiño
Geurea zana hartuteko asmoz

Emari, Amari
Argizaiolak piztu
Eta erre bazter ilunak
Arbasoen pausuak aituten dira
Urrundik datoz geugana, geugana!

Jaiotzear dauenari
Bidea erakutsi
Arindu, arindu minduen sufrikarioa
Etxea babestu
Gatzez eta araoekaz
Mundu gaixo madarikatu honek
Badeko osatu beharra
Uxatu gaitza, argitu buruak
Eta arteztu orkatilak
Zantiritu, zana artez, zana bere lekue!
Zantiritu zana urrutu, mundua bere lekuan sartu

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top