Seaska kanta-Amaren bularra

Seaska kanta-Amaren bularra (Antton Sarasua-Miren Agur Meabe-Maite Mutuberria)

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Amaren bularra
haurraren janari
haurraren negarra
beti hunkigarri,
baratz honen erdian
goseak nago ni
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.

Zure bular politak
zerrien jostailu
edertasunak kontuz
gorderik behar du,
zaude ixilik haurra
ez egin negarrik
munduak ez du eta
malkoen beharrik.
Haunditzen zerenean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio duen,
jarrai zure bidetik
hobe da horrela
gauza denen gainetik
haizea bezala.

Amaren bularra
haurraren janari
aterpe xamur hortan
lo hartu nahi dut nik.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top