Printzesak eta printzeak
- Autorea(k): Esti Markez
Hitzak: Alaia Martin
Musika: Esti Markez
Ahotsak: Esti Markez, Olatz Salvador eta Sara Azurza
Bateria: Ander Zulaika
Baxua: Ane Bastida
Gitarra akustikoak: Mikel Markez
Gitarra elektrikoak: Arkaitz Miner
Pianoa: Julen Alonso
–
Elkar Estudioan Victor Sanchezek grabatu, nahastu eta masterizatua.
Printzesa eder, printzipe guapo
Mari errauskin edota zapo
naranja erdirik ez zazu bila;
zeu osoa zarelako.
Zeure begiez bizi, eta ez
besteen begientzako
-egin dorretxetik salto
Aske bazara ez duzulako
askatzailerik beharko.
Konplexuz gizen ta pixuz lumak
besteentzako panpin kuttunak
izan gaitezen agintzen digu
sarritan gure garunak.
Izan gaitezke haundi zein txiki,
azkarrak edo tuntunak,
braketdunak, barredunakā¦.
Erakargarri egiten gaitu
gure berezitasunak.
Bizitzak dauzka hainbat zutabe
pozak, tristurak ta dudak daude.
Dena aldatzen da, ta soilik gara
geure buruaren jabe.
Ate bat itxi eta beste bat
zabaltzen da parez pare;
lotu ta askatu xuabe.
Edonor gabe bizi gintezke
eta edonor gu gabe.
Gaurrak puskatzen du iragana
eta egunak gaua darama
eta hasten den bezain natural
bukatzen da harremana.
Ez zazu pasa bizitza osoa
begiratuz besteengana;
bila zazu zeugan barna
zeu zara zeure zorionean
eragin gehien daukana.
Jardin haundi bat duten etxeak
asko balio duten kotxeak
bikote beti irrifartsuak
instagrameko poseakā¦.
Askatasuna ematen digu
topikoak birrintzeak
inperfektu sentitzeak
ipuinetan bakarrik daude
printzesak eta printzeak.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music