Lehia ez da nahia

Lehia ez da nahia (Imuntzo eta Beloki)

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Herri ttiki batekoa nintzen
herri-kirolen morroia
lehiaren maitale itsua
ikutu nahi nuen goia
neska kontuak ere tarteko
apustu eta orroia.
Destinuak berak nahi bezala, ordea
idatzi zidan gidoia.

Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen
ez zela berdina.
Zainetan nuen lehiarako grina
denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina.

Neska batetaz txoratu nintzen
nola txoratu gainera
gau eder batean esan zidan
“gurea doa haustera”
ilargipean etzan ginen eta
belaunetik izterrera
behatza laster irristatu zen
desio nuen oihanera
ez nuen uste gaur iristerik
zure ihintzetan bustitzera.

Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen
ez zela berdina.
Zainetan nuen lehiarako grina
denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina.

Gozatzea eta sufritzea ere
nabari ziren arnasan
gure azken amodio gaua zen
hura amodioa bazan
maitasuna lehia bihurtu zen
lehia maitasuna ez zan
Ameriketara alde egin nuen
ezin bainuen hura jasan.

Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen
ez zela berdina.
Zainetan nuen lehiarako grina
denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina.

WeGetIt logoIdeable logodiseinua

Scroll to Top