Amaiur gazteluko baltza
- Autorea(k): Ibai Rekondo & Markfarland
Amayur gaztelu beltz ori
-berreun gudari oso sumin-
zaintzen zaituben zaldun onak
Naparra-aldez egin dabe zin.
Izkillu gorriz zenbat gazte
bildur-bako menditar lerden.
Eta horreik, Yatsu jaun horreik,
Jabier’eko zaldun gure.
Ikurrin bat -kate ta lili-
torre goitijan zabal dago.
Bera salduko daun semerik
mendi honetan ezta jayo.
Amayur’ko ate-zain horrek
zidar-turutaz oyu egik.
Baztan ibarran zenbat etsai,
arrotz-gabe eztago mendirik!
Etsiturik Amayur dauko
Miranda’ko konde Españarrak.
Horreik bai burnizko janzkijak,
ta urrezko ezpata-sagarrak!
Berekin dator, bai berekin,
Lerin’go eto horren semia.
Txakur txarrak jango al dabe,
herri-bako zaldun dongia.
Goiko aldetik hasten dira,
hasten dira subaga-otsez.
Horma-kontretan zenbat zurgu,
eta gezi zorrotzak airez!
Baña torrean zabal dabil,
ikurrin bat -kate ta lili-.
Nok zapaldu ete dagikez
berrehun gudari orok zoli?
Amayur’ko gaztelu baltza
-iausi yatzuz torre goitijak-.
Baña, arrotza, etzadi geldu,
napar-seme dira guztijak.
Harresi gorri, zubi ausi,
-zein gitxi diran zaldun horreik.
Erijo, samurño zakije
aberri-min baitabiltz eureik.
Miranda’ko konde gaizto horrek
jo egixuz zidar-turutak.
Ikurrin bat -kate ta lili-
eztau laztanduko axeak.
Berrehun gudari oso sumin
gaztelu-pian dagoz illik.
Ordutik ona -zenbat laño-,
Naparruan ezta aberririk.
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Nere Herria (Mocedades)
Oi Pello Pello (Mocedades)
Lanbrora (Itoiz)