Ametsen esklabu (Mendeku)

Abesti hau “MAKURTU GABE” izeneko diska berriaren parte da.
Bideoklipa, Ezkaba mendian grabatuta dago, Begi Bat Zabalik-ren eskutik.
Abestia Estudios k estudioan grabatuta eta masterizatua dago, pianoaren grabaketa Sound of Sirens-en egina dago, Oihane Gulinaren eskutik. Mila esker Eiderri hasierako ahotsa sartzeagatik eta Txibiteri laguntzeagatik.
Bideokliparen aktorea: Oier Moreno

[EUS] AMETSEN ESKLABU
Apurtu nahi izan zituzten hegalak
Itzali nahi izan zuten bihotz ederra
Barneko konfrontazio konstanteak
Negarrez sortutako ibai zauritua

Lapurtzen saiatu ziren irrifarra
Barnean sortutako ekaitzak
Lo egin ez zenuen gauetan
Galdutako disdira, berriz piztuko da

Baina gau horiek infernu bihurtuz
amets hoiek suntsituz
Argi hori berriro piztuko da
ta hesietatik askatuko gara

Zure begietan ikusitako beldurra,
Bihotzaren malko bakoitza
Amets gaiztoen labankada bakoitza
jadanik daukagu esperantza galduta

Torturatzen zaituzten deabru horiek
Arrastaka eramaten dituzun kateak
Itotzen zaituzten iraganeko mamuak
lausotu egingo dira

Berriro gurutzatuko dira begiradak
aurpegia malkoz lehortuko da
ilargia lapurtzen dugun bitartean
laztanduko dugu egunsentia

Zure begietan ikusitako beldurra,
Bihotzaren malko bakoitza
Amets gaiztoen labankada bakoitza
jadanik daukagu esperantza galduta

Zure begietan ikusitako beldurra,
Bihotzaren malko bakoitza
Amets gaiztoen labankada bakoitza
jadanik daukagu esperantza galduta

Scroll to Top