Hor gaude (Neomak) Herri Urrats 2024

Loading

Musika: Neomak
Hitzak: Nerea Ibarzabal Salegi
Musika ekoizpena: Jimbo Paez
Grabazioa eta nahasketa: Haritz Harreguy
Masterizazioa: Victor Garcia (Ultramarinos mastering)

BIDEOKLIPA
Zuzendariak: Mikel Cubillo / Asier Elgezua
Jatorrizko ideia: Eneritz Aulestia
Ekoizle eragilea: Unai Alberdi
Argazki zuzendaria: Rodrigo de Pablo
Muntaia: Asier Elgezua / Mikel Cubillo
Kamera laguntzailea: Nestor Urbieta
DIT: Iñigo Arkauz
VFX: Ander Mendia / KiwiProds
Gaffer: Huerta Montalvo
Argiketariak: Sandra Apausa / Eddy Zelaia
Kolore postprodukzioa: Heli Suarez

ESKERRAK
Imanol Lasné Errotabehere / Kepa Negueloua / Maddi Marticorena Ibarlucia / Maddi Delgado Apeztegia /
Maguy Mirande Urruty / Elsa Urruty Mirande / Oihan Iciaga / Maider Cigarroa / Mona Fort / Ihidope /
Eneka Labat Zubeldia / Alain Olaizola Iturralde / Amets Amado / Mizel Zamora / Ortzi Hegoas Joanes
Echeveste / Le Basque Bondissant / Bernat Etxepare Lizeoa / Maialen Errotabehere / Koldo Rodriguez.

LETRA
Putzu batean islatutako
lainoak bezala
lokatz artean, (e)ta, halere, hegan.
Hor gaude.

Argia ikusten duzun bezala
zure betazalak
ireki gabe.

Hitzen uholde etengabe bat, bere urak hazi (e)ta hazi.
Haize ufada, ezin duzuna besoekin geldiarazi.
Nork mugatzen du lurra?
Nork ukatzen du lurra?
Geu baldin bagara
geure lurra.

Zubiak sortzen
jaikitzen (e)ta erortzen
ikasi dugu
urratsak elkarlotzen.

Ortzadarra darizu
esku-ahurretik
Zerbait esan nahi dizu
desagertu aurretik.

Paper batean marraztutako
txoriak bezala,
gela barnean, (e)ta, halere, hegan.
Hor gaude.

Jaioberrien lehen irria
oraindik mundua
ikusi gabe.

Hitzen uholde etengabe bat, bere urak hazi (e)ta hazi.
Haize ufada, ezin duzuna besoekin geldiarazi.

Nork mugatzen du lurra?
Nork ukatzen du lurra?
Geu baldin bagara
geure lurra.

Zubiak sortzen
jaikitzen (e)ta erortzen
ikasi dugu
urratsak elkarlotzen.

Ortzadarra darizu
esku-ahurretik
Zerbait esan nahi dizu
desagertu aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*