Erruduna (Ruper Ordorika)

Loading

Erruduna (Ruper Ordorika)

Ni errudun sentiaraztea zenuen lege,
azkenean sinistu nuen nik ere,
hainbeste eraso zentzugabe pairatuz
lurra joko nuela
aspaldiko proiektu harek bezala.

Benetakoa zen ene asmo bakarra
Mauriziaren kantu bat bezala,
zurekin ahaztea nuen desio,
nola egin ordea
zure fotoa neukan ohe alboan.

Ez naiz ni
zurekin ahaztu dena,
beste norbait
izango zen hura.

Hura beste norbait izango zen
ni ez naizelarik zurekin oroitzen,
hala esan didate niri ere
denbora arin doala
dena zapuztuz, kupidarik gabea.

Ez naiz ni…
—————————————————
RUPER ORDORIKA: Ahotsa eta gitarra
Zuzendaria: Oskar Alegria / Irudia: Juantxo Sardon, Luis Jambrina / Eskerrak: Iñaki eta Eneko Urkiaga.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*