Guztia soberan (Ane Martija)

Zeinen zaila den ametsak egi bihurtzea. Are zailagoa gertu ikustea eta espero genuenaren antzekoa ez izatea. Hori da askotan musika eta kirola munduan gertatzen dena. Horregatik, prozesuaz gozatzea da daukagun aukerarik onena.

Abestiaren konpositorea: Ane Martija ‪@anemartija‬

Musikaren grabaketa/produkzioa: Estudios Aberin ‪@estudiosaberinproduccionmu5481‬

Bideoaren produkzioa: Adrián Sáez de Albeniz ‪@adrisdead‬

Pilotariak: Jokin Altuna

Aitor Elordi

Peio Etxeberria

Unai Laso

Julen Martija

Jose Javier Zabaleta

Frontoiak: Nafarroa Arena, Etxeberriko frontoia

Eszenatokia: Irurtzungo Kultur Etxea

Lortu dut, bai, bilatzen nuena

Gailurrera heldu naizela

Diote denek behintzat

Baina negarrez dago bihotza

Garaipenak behar du bidea

Bideak badu arriskua

Hasieran saria buruan

Amaieran bizitakoa

Zubi ilun denetan sarrera aurre aurrean

Non ote da, ordea, irteera?

Ez! Batzutan ez daukagu nahikoa

Behin amestutakoa gertu da

Baina hutsik badugu barrua

Guztia egongo da soberan

Zaila bada egi bihurtzea

Aspaldi jaiotako ametsa

Zailagoa gertu ikustea

Buruan genuen ez bezala

Zubi ilun denetan sarrera aurre aurrean

Non ote da, ordea, irteera?

Ez! Batzutan ez daukagu nahikoa

Behin amestutakoa gertu da

Baina hutsik badugu barrua

Guztia egongo da soberan

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMazahttps://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top