Herri baten arnasa (Arene 6)

Loading

Bihotzak daude sutan, bihotzak sutan gauero katedralean
San Mamesen orroa sentituz erotzen gara Herri honen txikitasunetik, koloreen handitasunera
Neguko egun ilunetan ipar haize hotza mozten duten Ikurrak, aldarrikapenak
Giroa harrotuz momentu gatzetan
Milaka euskaldun gara, harrobitik hilobira
Ametsak egia bihurtuz, Herri baten arnasa gara Ipar harmailean tinko Tinko, zuri gorriak
Armarriak hamaika batu gintuen, baina beste hainbat urte dira Gure zati bat eraman zutela
Zure izenak sortu gintuen, denborak hezi gaitu Historiak amorrua maitasun bilakatu du
Eztarriak urratuz Herri bat goratuz Ukabilak astinduz Koloreak maitatuz Pausu batez denok aurrera Pauso batez garaipenera
Ametsak egia bihurtuz, Herri baten arnasa gara Ipar harmailean tinko Tinko, zuri gorriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*