Hegan (Bulego)

Loading

Letra:

Gora begira jarri naiz
Ta bapatean
Lainoen forma artean
Galdu dut erlojuan
Jartzen dugun zama

Ta hain txikia naizela
Ohartuta
Nekeak behingoz ahaztuta
Ahaztu dut arazoak
Guk elikatzen ditugu

Ta hegan
Hasi naiz bapatean
Hegan
Hortzimugaren magalean
Hegan
Hasi naiz bapatean
Hegan

Ta edalontzi batean
Itsasoak
Sortzen jaioak gara
Itotzen ari garela
Sentitu arte
Emadazu segundu bat
Zu ere instante bat zara
Iheskor bezain ederra
Da zure mundua

Ta hegan
Hasi naiz bapatean
Hegan
Hortzimugaren magalean
Hegan
Hasi naiz bapatean
Hegan….

Ta horren ederra da
Zure begirada
Zama guztiak kenduta

Ta hegan
Hasi naiz bapatean
Hegan
Hortzimugaren magalean
Hegan
Hasi naiz bapatean
Hegan

——————————-

Musika eta hitzak: BULEGO
Grabazioa, ekoizpena eta muntaia: KULTURAZ Azpeitiko kultur mahaiaren kooperatiba
Grafismoak: Ander Azpiazu
Gidoia: Tomas Lizarazu
Jantziak: Eneko Aranbarri
Musika ekoizpena: Eñaut Gaztañaga
Musika grabazioa: Gaztain Estudioak
Musika masterizazioa: Doctor Master

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*