Itsuen begiradak (TU-K)

1989 Telenorten garbatutako irudiak.
Soinua 2023an Jose Lastra Elorriagak Tio Pete estudioetan bermasterizatuta.
Irudien trataera eta montaia Eneko Uribe Lasa.

ITSUEN BEGIRADAK
Eroen erlatibotasuna da
nire armarik latzena,
argi itsu hori
hitz huts hotzak,
balio gabeko bizitzen froga.

Arima beltzen extasiaren errugabetasuna,
liburu lodietako artikulu nahastu gabekoetan
odol beltzaren ondorioz eroritako hitzen bitartez
zure logika prefijatuaren nazka nabaria da.

Eta ezin zaitut itzuli,
eta ezin zaitut nahi, ez.

Itsuen arteko begirdadak
ez dira hain sakonak.

Musika eta hitzak: Josu Aranbarri Aramaio

Scroll to Top