Musika eta hitzak: Maialen Ibarra
MAIALEN IBARRAk “Aititeri” (Patxi Ibarra txistulariari) egindako kanta.
Grabazioa, produkzioa eta nahasketa: Mon Dvy @mon.dvy, The Blue Estudios @theblue_estudios
Master: Alex Ferrer, @thegroovesound
Zuzendaritza @m.aitane
Argazki zuzendaritza @julen_1
Arte zuzendaritza eta jantzigintza @paloma.meri
Ekoizpena @mikel_iturbe_
Kredituak @gaitzerdi_
Txikitatik ikusi izan dugu,
denborarekin ikasi izan dugu.
Zuk ereindako zuhaitz, lora ta lur
zainduko ditugu.
Harro zaitugu guztiok eredu,
zaintzaile hoberik ezin dugu eskatu,
biok sortutako giro ta batasun
zainduko ditugu.
Sano abesten jarraituko dugu,
nonbait gurekin abesten duzulakoan.
Lasai asko utzi gaituzu.
Zelako zortea zurekin izan dugun!
Zenbat bihotz ikutu dituzun!
herri oso batek gogoratuko du
erakutsitako balore ta umiltasun
zainduko ditugu.
Sano abesten jarraituko dugu,
nonbait gurekin abesten duzulakoan.
Lasai asko utzi gaituzu.
Zelako zortea zurekin izan dugun!
Ze polita dan gugan sortu dozuena!
Hitz gutxi daude hainbeste eskertzeko.
Luzaroan iraungo dau zure arimak.
“Gora gu ta gutarrak” betirako.
Sano abesten jarraituko dugu,
nonbait gurekin abesten duzulakoan.
Lasai asko utzi gaituzu.
Zelako zortea zurekin izan dugun!