Ozenago kantu egin (Joserra Senperena Harkaitz Cano Eñaut Elorrieta Idoia EMEBE Txiki abesbatza)

Loading

Harkaitz Cano, hitzak
Joserra Senperena, musika, pianoa, ahotsa
Eñaut Elorrieta, ahotsa, gitarra
Idoia, ahotsa
EMEBE Txiki abesbatza Jaione Santosek zuzendua
Fernando Neira, kontrabaxua
Karlos Arancegui, perkusioa
Pello Gorrotxategi, soinua
Zazpi T´erdi, bideoa

Donostian 2024ko apirilaren 30ean.

OZENAGO KANTU

Zeru beltza, izarrik ez,
hegazkinen aiduru:
gutxien(a) galdu duenak
ia guztia galdu du.

Nola jolas
ezkutaketara,
ja(da) ezkutuan bagara?
Sokasalto,
panpin-jokotara,
haien panpinak baldin bagara?

Ziztu zorrotz, trumoi gordin,
malko eta dardara:
“Ozenago kantu egin”,
ozen esan digu amak.

Nola jolas
harrapaketara
harrapakinak bagara?
Nola jolas
sendagiletara
neba hilerri bidean bada?

Kantuz bizi ezin bada
kantuan hilko gara:
“Ozenago kantu egin”,
berriz esan digu amak.

Kantuz piztu da izarra…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*