Berak nahi zaitu (Txuma Murugarren)
Bere txalupan iluntasunean
Arraunei lotuta eta haizeak
zakarki belarrietan.
Zubi azpian eta zure ametsetan
bakarrik etzanda,
darabilzun ustezko libertatean,
etzango zara urte luzetan
berak nahi zaitu,
zinez nahi zaitu,
zuzen eta zintzoa duzu.
Amildegi eta izar izugarrien azpian
mugituko da zure ile nahasietan zehar
eta itsasoan barrena.
Eta zu altxatu eta leihora joan
zure atzean norbait dagoela
buelta eman eta ni naizela.
berak nahi zaitu…