Agur Euskal Herria (Gontzal Mendibil)
[embedyt] https://www.youtube.com/watch?v=8vooxiDRf74[/embedyt]
Agur Euskal Herria ez dakit noiz arte
gure Jaungoiko onak gure dauan arte,
urrun egon arren zugaz, ezin ahiztu neike
beti zaitudalako bihotzetik maite.
zelan ahiztuko naz ni aberri laztanaz
benetan maite dodan neure bihotz danaz
maitasunez ta indarrez nahigabez ta penaz
euskera galtzen bada neu be galduko naz.
Agur neure bihotzeko aita eta ama
jatorrizko hizkuntza nik oso dot maita
hemen naukazue ni hitz bat egin nahita
baina gaur ezin neike urrun bizi naz ta.
Amerika aldean egin dot gogaitu
neure bihotzik hemen ezin dot alaitu
txoritxuak bezela hego bi banitu
laister nintekeela Euskalerriratu.