Zaborrezko munstroa (Zaldibar argitu!)

Loading

Zaborrezko munstroa (Zaldibar argitu!)

Zaborrezko munstroak
oka egin digu,
gauak dira suzkoak
gezurra ari du.

Nondik dator usaina?
Zenbat hitz karratu…
Ez da arriskurik baina,
leihoak zarratu.

Herriak erantzunak,
erantzukizunak
behar ditu
Zaldibar argitu!

Gorbata mugimendu
aberats poseak,
miseria sortzen du
botere goseak.

Sortu dugun pozoia
datorkigu bueltan,
ez da kabitzen lohia
alfonbra azpietan.

Herriak, Joaquin eta Alberto
gertuko, etxeko
behar ditu
Zaldibar argitu!

Bizitza omen zen handiena
baina agian ez guztiena.

Herriak erantzunak,
erantzukizunak,
behar ditu
Zaldibar Argitu!

Joaquin eta Alberto
gertuko, etxeko
behar ditu
Zaldibar argitu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*