Zazpi seme alaba (Manex Pagola)
ZAZPI SEME ALABA
Zazpi seme alaba ziren Antxarteian
Bainan zazpiak ziren sor lekutik joan.
Geroztik sukaldean, Antxarteiko hartan
Antxarteiko nausia dago pentsaketan.
Zoin latza den bizia hola ekartzea!
Oi! Zenbat etxe suntsitzen horrela!
Oi! Zonbat herri galtzen horrela!
Bizi beharra baita deneri nausitzen
Antxarteikoak ere dira hortaratzen.
Lehenago Afrikan beltzak ziren saltzen
Ameriketan lanez baitzituzten hiltzen
Beharrikan Parisen ez naute entzuten.
1967-68. Euskal Herria nola husten ari den, bere haurrak barreatuz Herritik urrun, ez bait da ez etxerik, ez herririk ez Euskal Herririk hortik harat. Ez nezekeen onart hori ez zaikela bestela izan!