Argizariak zelütik (Altzükütarrak)
Argizariak zelütik
Argitzen dizü eijerki;
Ene maite pollita eztüzü ageri
Zelüko Jinko Jaona! zer eginen düt nik
Zer eginen düt nik.
-Fiatik batere eztüzü,
Mündia erriz ari zaizü;
Bathü orotzaz agrada zira zü,
Bat har ezazü, hura aski dükezü,
Horrez segür nüzü.
Ürso-aphalaren malürra
Galdüz geroztik laguna!
Triste da bethi bere bihotzetik,
Zeren ezpeitü maithatü bat baizik
Maithatü bat baizik.
Amodio berriak
Sendotzen tizü eriak;
Zure begiak haiñ dira eztiak
Zeren beitira eniak zuriak,
Zuriak eniak.”