Haien izenean (Beietz!)

Loading

Haien izenean Beietz!

“Haien Izenean” Beietz! taldearen “Erraietatik” lehen diskoko aurrerapen singlea da. Sakanako zeltik parranda taldeak, folk, rock, punk, reggae…eta doinu zeltiarren arteko fusioa eskaintzen du.

Bideoklipa: Skst Design
Musika grabazioa: Arbizuko Estudio Bat! (Peio Skalari)
Masterizazioa: Kaki Arkarazo (Garate Studios)

Kontratazioa: beietztaldea@gmail.com

“Desagertuei eta urte luzez, isilean, etxeko leihotik begira itxoiten egon direnei eskainia”

Aspaldi izan zen gauez eraman
zintuzten
pasiatzera, bidezidorretara
orduak,egunak eta hilabeteak
leihotik begira, noiz itzuliko zara

Urbasako amildegiek
estaltzen dute tragedia
baina azken otsoen uluek
hausten dute isilaldia

Sokaz lotuta eskumuturrak
aurkitu zaitugu azkenean
zulatuta memoria, burezurra
tori zure izena, nahiz ezin bizitza eman

Beldurrak dakar isiltasuna,
isiltasunak dakar ahanztura,
ahanztura
debekatuta zegoen negar egitea,
ez ditzagun hil berriz
isiltasunarekin,
desagertuen memorian,
haien izenean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*