Eskerrik asko (Agurtzane eta Ion Elustondo)

Eskerrik asko (Agurtzane eta Ion Elustondo)

Hitzak: Nerea Elustondo Plazaola

Termometroak hondoa jota
Eta eguzki izpiak bakan,
Poza etorri zen ate joka
Negu luzea izan zen hartan.

Poza atetik sartu zenean
Leihotik irten zen atsedena
Argiak itzaltzen direnean
Izar txiki bat da pizten dena.

Perfektuetan perfektuena
Ez den arren ez inor ez ezer,
Zu ote zara salbuespena?
Izate hutsagatik milesker!

Poza etorri zenetik dena
Desberdina da halabeharrez,
Bera da markatu ohi duena
Zer den garrantzitsua ta zer ez.

Poza handituko bada ere
Bera da irakatsi diguna,
Kate begiek dutela bere
Baldintza gabeko maitasuna.

Perfektuetan perfektuena
Ez den arren ez inor ez ezer,
Zu ote zara salbuespena?
Izate hutsagatik milesker!

Scroll to Top