Estatu kolpea (Zazkel)

Loading

Estatu kolpea (Zazkel)


Zeberioko Zazkel taldeak Estatu Kolpea izeneko bideoklipa argitaratu berri du. Afera ustela eta ZTD kanten hitzetan jorratutako bideari eutsiz, baina irmotasun handiagoz dator oraingoan seikotea.

Kanta honetan The Clashen Magnificent Seven abestiaren funky erritmo gordinak eta Negu Gorriaken bateria sampleatuen erreferentzia argiak entzun ditzakegu.

Hodei Torresek eta Oskar Gutierrezek zuzendu dute bideoklipa, eta soinu teknikari lanetan Mikel Reparaz aritu da. Estilismoaren ardura, berriz, Betitxe Saituak izan du. Lan honetan Zeberiokoek, Gorpuzkingz taldeko partaideen laguntzarekin, euskal kulturaren mugarriak zalantzan jartzen dituzte aro berri bat iragarriz. GPKren kolaborazio bikainak ukitu oldarkorrago bat ematen dio Zazkelen jarrera irmoari.

Lan hau taldearen disko berriaren aurrerapen kanta da, beraz, udazken aldera etor daitekeenaren zain egongo gara.

Estatu Kolpea
eh zu, aski da!
Altxatzeko ordua da
hautsi lege zaharra hemen da
ESTATU KOLPEA
eh zu, nahiko da!
Altxatzeko ordua da
hautsi lege zaharra hemen da
ESTATU KOLPEA
eskegi dute bazen garaia
goian bego gure estaraia
jada ez dugu gehiago entzungo
irrati formula burugarbiketa
hartu ditugu kaleak
lurrera bota zutabeak
mendean ditugu zuen egoitzak
gureak dira komunikabideak
itxiak mugak sutan kaleak
gaueko sirenen kera deia
harri sendoen pareta atzean
entzun ditzakegu zuen otoitzak
belarriak itxita lerrotuta
kultura merkatariak
hormaren hotza dute bizkarrean
zuen aroa amaitu da
Eh zu…
Zuek, zuek zarete
kontrakulturaren establishmenta
ekintza eremu ororen monopolioa
The Jam taldeak zioen bezala
“the public wants what the public gets”
ta zuk ez duzu ez, txintik egingo
konfort eremuaren baitan itota
Zure buruko mermelada
bart gaueko iraultzaren ajea
abesti kaxkar horiei eman sua
utzi hauspoa ta jantzi blindajea
zatoz gurekin gitarra alboan
begi puntuaren xedea gogoan
bota arnasa itxaron seinaleari
hortzak estuturik ez egin kale
Durangoko azokan farlopa eta abiyua
hemen GPK ta Zazkel atera zuen dirua
Bonbak, fusil ta aizkorak
goma 2 ta amonala
angulak eta lanpernak
izango da kolosala
Nazkatuta gaude egoerarekin
kultura hil da aspaldi gainera
betiko taldeak jai guztietan
berri txarrak jun da
orain GPK!
Ados ez bazaude atera zaitez korrika
Zure patuaren kolorea gure 47aren beltza
(KLIKA)
Espaini gaztean egin zaitez ertzain
hashtag modernoak kokaina saltsan
E T Bko reality showa
“yo al norte…” ta zu hemendik
KAN-PO-RA!!
Goian bego goian bego…
Eh zu aski da
hautsi lege zaharra kantatu gurekin
lotsa gabe esan ozen
aro berriari ateak ireki…
Eh zu lotsa Gabe
esan ozen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*