Printzesa Kataroa (Ibai Rekondo)
Iduri askoren artean
bat nabarmena
printzesa katara
bere bitartez hedatzen du amore
edertasun ta bizia.
Kantua da bere irria
perlazko den negarra
bere bihotza garbia
uso xuria da.
Beretik sortzen dana
biziaren argia.
Bere barneko jauzitik
mintzatzen du
printzesa katarak
Ur tantakin biziaren egiaz
haiek entzuten amodiozko hitzak.
Bere bihotz zabaletik
kantu berri baten
indarrak sortzen dira.
Munduko argia
deitzen dizute
printsesa katara
edertasun baten distira
mundua lortu ezina.
Hiru perlak osatzen dute zure koroa:
ontasun, araztasun
ta amodioa.
Amodioa da
guztietatik ederrena.