Hemeretzi primadera rock (Iratxe Mugire)
HEMERETZI PRIMADERA Hemeretzi urtetako tristura berriekin
deskubritzen ze zoragarria
ta asimilatzen ze zaila ta asimilatu ezean
ze tristea den hau guztia
Diario berri bat hasi gura dut,
aurreko ezerekin zerikusirik ez duena,
zu barik adibidez Ismaelen doinuak,
zaurietan hatzamarra; barriro abestu gurot,
barriro zure itzala sasieguzkitsu diren urtarril egunetan,
hilabete askoren ostean gure munduaren katastrofearen,
nere hitz egokien eskemaren bila, zure erbestea,
zure hautsa bilatuz beste logelatan
Diario berri bat hasi gura dut, aurreko hari guztiak lotzen dizkidana
Aurtengo primadera ez da aurrekoa bezala(koa),
barriro ez dago gerrarik,
ez dute egunkaririk itxi
ta hondartzak garbi daude beti-beti moduan
Aurten ez zara etorriko
Bilbora bisitan ta zelakok diren gauzek,
eninduzun topatuko han Diario berri bat hasi gura dut,
gori baina ehortziak zure kontraesanak
Aurtengo primaderan elurrak estaltzen du Regenta,
katedrala, ta ni nere leihotik
hemeretzi urtetako tristura berriak
engainatzen ikasten
Hemeretzi primadera,
zioen kopla zahar horrek,
hemeretzi primadera
Hemeretzi urtetako tristura berriekin
deskubritzen ze zoragarria
ta asimilatzen ze zaila ta asimilatu ezean
ze tristea den hau guztia
Diario berri bat hasi gura dut,
ez dut barkamenik nahi,
ez dut barkamenik behar ez bada nirea neure buruari,
barkamenik behar… ez dut…