Hegalak salgai (ONKI XIN)

Loading

Onki Xin, Erronkarin ongi etorri esateko erabiltzen duten modua, aukeratu dute Zigor DZk (Esne Beltza) eta Fer Apoak (Estricalla) proiektu berria izendatzeko. Biziko bagara erregeen burua zapaltzeko izango da izenburuko diskoa grabatu dute eta azaroaren 20an argitaratuko dute. “Hegalak salgai” abestiaren bideoklipa zabaldu dute aurkezpen gisa.

Beldurrak ausardiari hegalak ematen dizkio. Beldurrak ausardiari hegalak ematen dizkio. Beldurrak ausardiari hegalak ematen dizkio. Beldurrak ausardiari hegalak ematen zizkion. Lumak zerutik erortzen dira bizitzak itsaso geldoan. Itsashontziak bihotzetatik amildegia isilik zeharkatuz. Ongi etorri errefuxiatuak. Ongi etorri ahaztuak. Ongi etorri neska eta mutilak. Adi egon lagunok lagundu behar dugu denok hau ez da abesti bat hau S.O.S. bat da. Beldurrak ausardiari hegalak ematen zizkion. Ongi etorri errefuxiatuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*