Oi! Baldorba (Rotten XIII)

Oi! Baldorba (Rotten XIII)

 

ROTTEN XIII
(Larraga -Tafalla, Basque Country)

Grabaketa, edizioa eta produkzioa:
Oier Araiz

Oi! Baldorba abestia Rotten Amairu-ren lehen diskatik hartuta.
Iruñako Sound of Sirens estudioan grabatua.
Intro: Benito Lertxundi – Oi lur
Nafarroako Erdialdean egindako bideoklipa.

Canción Oi! Baldorba de Rotten Amairu tomada de su primer disco.
Grabado en los estudios Sound of Sirens de Iruña.
Intro: Benito Lertxundi – Oi lur
Videoclip realizado en la Zona Media de Navarra.

Oi! Baldorba song taken from Rotten Amairu\’s debut album.
Recorded in Sound of Sirens studios in Iruña.
Intro: Benito Lertxundi – Oi lur
Video clip made in the middle area of Navarre.

Eskerrik asko bertan parte hartu zenuten guztioi!

Contact : rottenamairu@gmail.com
Facebook : https://www.facebook.com/Rotten-XIII-…

Letra:

Nekazariak nekatu dira
uzta transgenikoetaz,
naturaren oihua entzun dute.

Ehundaka urtez zutik zirauten
zuhaitz zahar handiek
azken martxari ekin diote.

Ez ditugu inolaz onartuko
liberalen legeak,
irrintzi bat entzun da akelarrean.

Herri guztietan elizak, sutan,
argitzen du bidea.
Basatien garaia iritsi da!

Oi! Oi! Oi!
Oi! Baldorba,
Herriaren amorrua
bere jabearen aurka.
Oi! Oi! Oi!
Oi! Baldorba,
dirua zuek duzue
baina lurra gurea da!

Fabriketako kateak hautsi,
komunalari eutsi
ta ez ezazu inor zapaltzen utzi.

Ardiak zaunka txakurren aurka,
artaldea hautsi da
ta errepidean zizak atera dira.

Oi! Oi! Oi!
Oi! Baldorba,
herriaren amorrua
bere jabearen aurka.
Oi! Oi! Oi!
Oi! Baldorba,
dirua zuek duzue
baina lurra gurea da!

Scroll to Top