Tipi-tapa, Korrika! (Pirritx, Porrotx eta Mari Motots)

Loading

Tipi-tapa, Korrika! (Pirritx, Porrotx eta Mari Motots)

Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
tipi-tapa dator Korrika!
Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
zain gaude bidean jarrita!

Suge-gisa sigi-sagaka, gora, be(he)ra ta jira-bira,
Tuteratik Altzürüküraino, Oiondik Garazira!
Mendi, larre eta galsoro, goizalbatik ilunsentira,
euskaldunon oin ameslarietan taupadak entzuten dira!

Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
tipi-tapa dator Korrika!
Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
zain gaude bidean jarrita!

Hankek dardar egiten dute, dardar egiten du bihotzak…
lur honen minak sendatzen ditu zangoen danbor-hotsak
Ez, ez gara otsoen mende, izuak jotako bildotsak…
airera ozen hegalda ditzagun isilduriko ahotsak!

Negar, ustekabean, negar egin nahi dut…
Pozez ta grinez, indar eginez
Korrika badator!
Badator!
(Azken bueltan: ) (…) zain gaude bidean, goazen korrika!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*