Haizean dabila (Juan Migel Irigaray )

Loading

Haizean dabila (Juan Migel Irigaray )

Zenbat bide ibili behar ditu
batek konturatzeko?
Zenbat itsaso hegan usoak
hondartzan lokartzeko?
Zenbat gerla behar dira izan
betirako bukatzeko?
Erantzuna, maite,
haizean dabila,
erantzuna haizean dabila.

Zenbat iraun behar du mendiak
itsas bilakatzeko?
Zenbat mende iragan behar dira
gizona libratzeko?
Zenbat bider ikusi gauzak
ongi konturatzeko?
Erantzuna, maite,
haizean dabila,
erantzuna haizean dabila.

Zenbat bider ohi dira behatu
zeruan abailtzeko?
Zenbat begi izan behar dira
nigarra dena ikusteko?
Zenbat heriotz ez dira izan behar
hiletaz ohartzeko?
Erantzuna, maite,
haizean dabila,
erantzuna haizean dabila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*