Non dago Wally? (Josu Bergara eta Mikel Markez)
Josu Bergara kantautorearen “Kanta Txikien Indarra” laugarren diskoaren abestia. Zuzenean grabatutakoa Bilboko Kafe Antzokian. Mikel Markez abeslariarekin batera.
Musikariak:
Nerea Alberdi: biolina
Mikel Nuñez Lauzirika – Teklatua
Dani Gonzalez – Baxua
Txema Arana – Bateria
Natalia Wang – Biolina
Ariadna Villate – Biola
Claudia Díez – Txeloa
Josu Bergara – Gitarra eta ahotsa
Mikel Markez: ahotsa
Bideoaren egileak: http://www.bideon.es
Management: http://www.taupaka.com
http://www.josubergara.eus
Octubre rojo, Indiana Jones,
Non dago Wally? Non Doraemon?
Aste Santuko oporretan,
euria kanpoan eta gu ganbaran.
Sutondoan jesarrita,
infinitora begira
zein erreza zan,
zoriontsuak izatea.
Ta heldu ziren, herriko jaiak,
kuadrillak txosnak, egun alaiak,
zure praka bakeroen artean,
izarretara bidaiak.
Bihotzak badu bide luze bat,
etengabeko metamorfosian,
atzo baietz esan eta,
etzi, beharbada.
Gaur egun gabilz, aurrera ta atzera,
karramarroen antzera,
gaizki esandakoak,
parkatu maitia.
IKEAn erositako,
armairu honen barruan,
argazki zaharrak, kolorezko fularrak,
gitarra jotzen ikasteko liburuak.
Octubre rojo, Indiana Jones,
Non dago Wally? Non Doraemon?
Aste Santuko oporretan,
euria kanpoan eta gu ganbaran.