Geuk erabaki (GED Ispaster)

Loading

Geuk erabaki (GED Ispaster)

Ispa- Ispaster, Ipi- Ipistar,

mila izen, herri bakarra;

neska, mutil, zahar eta gazte,

baserri zein kaletarra.

Nahiz eta izan gure artean

koloreak barra-barra,

pintzel batez margotuko dogu

alkarregaz ostadarra.

Hormak botaz ta trabak gaindituz,

iritzia emanez libreki,

ozen esanez etorkizuna

nahi dogula geuk erabaki.

Hormak botaz ta trabak gaindituz,

aurrera goaz poliki;

indarrak batuz geure geroa,

egingo dogu geuk erabaki!

Plazako haritz zaharraren adarrak

guztiz indarberriturik,

ikusita bere inguruan

herritarrak bat eginik.

Ogellako itsas korrontea

orain ez dago gelditzerik,

giza olatua ikusten da

Otoioko tontorretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*